XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eusebio Erkiaga adiskide, herrikide eta idazle estimatua nebanari.

Zor hau berandu baina bihotzez kitatzen dot.

HITZAURREA

Eskuetan daukazun olerki-sorta hau aspaldi idatzitakoa danez (1991ko Lasarte-Oriako Literatur Lehiaketan saritua izan zan), argitalpen xume honetarako ikututxo txiki batzuk egin jakoz han-hemen, gaurko idazkera-arauetara hurreratzeko eta lar aldrebestuak ziran esapideren batzuk gardenago bihurtzeko.

Horregaitik, mila esker bene-benetan Labayru Ikastegiari lan honi bizi barria emoteko aukera honegaitik.

Liburuaren hasieran Garraitzetaren (Lekeitio) deskripzio pertsonala agertzen da, lagungarria behin eta barriz liburuan agertuko dan pertsonaia testuinguru subjektibo batean kokatzeko.

Pertsonaiak bere-bere ahotsa daukan emakume maitemindu batek Peneloperen mito klasikoagaz dauan antza ageri-agerikoa da.

Irudi horrek maitatzeko orduan baldintzarik jartzen ez dauan edonoren sinboloa izan nahiko leuke, sentiera barriztatzeko adorea sekula galtzen ez dauan gizakiarena.

Baina bada desberdintasun garrantzizko bat, hemengo